Mila Zubizarreta Unanue

Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1948)

Biografia

Isurietako Olabe baserrikoa, guraso biak baserritarrak zituen. 12 urtera bitarte mojetan ikasi zuen. Etxean jaso zuen hitanoa, modu naturalean. Kalean lotsatu egiten zen euskaraz hitz egiten, eta ahalik eta erdara onenean hitz egiten saiatzen zen, baserritarra zela igarri ez zedin. Euskararen aldeko mugimendua hasi zenean eta euskaraz alfabetatu zenean konturatu zen zer altxor zeukan. 1986an Arrasateko AEKn hasi zen lanean, itxi zuten arte. Konserje ere egon zen hainbat ikastetxetan. Hitanoari buruzko elkarrizketa egin genion Jasone Gorroñorekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARE-083 2024 Aretxabaletan hika

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia